Cookie-en Erabilera:
Oizpe.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Banakako arreta
Sentsoriala
Batzar Gela
Oizpe Egoitza

Oizpe Egoitza - Banakako Atentzio Programa - BAP

Banakako Arreta Plana (BAP)

Balorazio integrala eta arreta planak egitea da gure arreta geriatrikoaren oinarria eta arreta pertsonalizatu integralean onarritzen dugu Oizpe egoitzaren filosofia. Gure egoitzan Arreta integrala eskaintzen dugu gizabanakakoa bere osotasunean hartuz, izaki bio-psikosozial gisa.

Gure helburua ez da bakarrik inoren laguntza behar dutenei eguneroko bizitzako jarduerak (EBJ) egiteko laguntza edo babesa eskaintzea. Gure egoitza toki bizia izatea nahi dugu, gure egoiliarren etxea, persona bakoitzaren eskunbideak errespetatuz eta gizabanakoaren gaitasunak eta trebeziak sustatuz. Oizpe Egoitzako eguneko bizitzaren oinarrian integrazioa eta partaidetza bultzatzea daude.

Bizileku honetan, pertsona da interesatzen zaiguna, eta erabiltzen ditugun esku-hartzeko plan orokorrek eta laguntzeko programa eta protokoloek egoilearen bizitza-proiektua errazten dute.

Bizitza-Proiektu bat edukita errazagoa da egoilearen hazkunde personal eta garapena lortzea eta proiektu hori da gure egoitzako programen eta jardueren ardatza.

Gure laneko ardatz dira: Pertsonalizazio maila, autonomia eta hautatzeko aukera zabala ematea, erabiltzailearen bizimodu aldaketaren edo hausturaren ondorioak minimizatzea, hainbat harreman pertsonalen betegitea eta elkarbizitza anitza. Funtsezko elementu guztien oinarrian tratu duina ematea eta gure egoiliaren intimitatea errespetatzea daude.

Arreta integrala eskeintzeko, gizabanakoa osotasun konplexu integratu bat bezala ikusten dugu. Horrela arazoei osotasunean heltzen diogu eta horretarako beharrezkoa da topagune interprofesionala, hots, Oizpe Egoitzako parte garan diziplina anitzeko profesionalena.

Erabiltzaileak eta beraien senitartekoak dira protagonista. Senitartekoek talde profesionalarekin batera bereganatzen dituzte adostutako zaintza-lanak, partaide guztion borondateak eta printzipio etikoak erabat errespetatuta.

BAP DEFINIZIOA

Banakako Arreta Plana, Prosezu sistematikoa eta diziplina artekoa da. Praktika profesional onetik abiatuta erabiltzaile bakoitzaren bizitza-kalitatea mantentzea edota modu integralean hobetzea du helburu.

Prosezu hau dinamikoa da, egoera berri bakoitzari egokituz eta hurrats hauek jarraitzen ditugu:

Balorazio geriatriko integrala (Barthel eskala EBJ neurtzeko, MEC de Lobo azterketa kognitiboa baloratzeko edota Pfeiffer testa adimen balorazioarako, besteak beste). Pertsona bakoitzaren BAP egiteko honako urratsak jarraitzen ditugu:

1. Beharrak eta potentzialitateak hauteman.
2. Helburuak zehatzak planteatzen ditugu prebentzioan laguntzan eta heziketan.
3. Programak eta jarduerak zehazten ditugu, planteatutako helburuak lortzeko. Hau da, osasun programa, heziketa programa, errehabilitazioa, erlajazioa, terapiak, eguneroko jardueratako programa etab.)
4. Jarduera horrek burutzen dira.
5. Aldiro ebaluatu egiten da, definitutako helburuak betetzen diren ikusteko eta horrez gain, aldaketa eta helburu berriak planteatzen dira. Oizpe Egoitzako Diziplina arteko taldeak (medikuak, erizainak, gizarte langilea, gizarte hezitzailea, auxiliar eta zuzendari-koordinatzaileak) persona bakoitzaren balorazio geriatrikoa egiten dugu pertsona bakoitzaren beharrizanak aztertuz eta honako arlo hauek ebaluatuz.

Arreta Plana BAP

GIZARTE ARLOA:

Erabiltzailearen eta familiako harremanak mantentzen eta sustatzea du helburu. Gizarte arloko balorazioa egiten dugu erabiltzaile bakoitzaren gorabehera pertsonalak ezagutzeko era arrisku eta potentzialitateak identifikatzeko. Planifikatu ondoren, horrek lortzeko behar diren jarduerak egin eta etengabe gainbegiratzen dira.

OSASUN ARLOA:

Osasuna promozionatzeko, prebenitzeko eta mantentzeko garapena, ahalik eta bizitza kalitaterik handiena eskainita.

- Arreta medikoa,
- Erizaintzako arreta,
- Langile laguntzaileen arreta,
- Arreta fisioterapeutikoa.

Osasun arloko balorazioa egiten dugu erabiltzaile bakoitzaren gorabehera pertsonalak ezagutzeko era arrisku eta potentzialitateak identifikatzeko. Planifikatu ondoren, horrek lortzeko behar diren jarduerak egin eta etengabe gainbegiratzen dira.

ARLO PSIKOLOGIKOA:

Egoiliarren ongizate afektibo-emozionala sustatuko da bere gaitasun kognitiboak, jarrerazkoak, emotiboak, harremanetakoak eta gizartekoak landuta.

Arlo psikologiko balorazioa egiten dugu erabiltzaile bakoitzaren gora-behera pertsonalak ezagutzeko era arrisku eta potentzialitateak identifikatzeko. Planifikatu ondoren, horrek lortzeko behar diren jarduerak egin eta etengabe gainbegiratzen dira.

Arreta Plana BAP

kaixo ...
94 613 39 10
Ekintzak
harremanetan
jarri
Olabarri Auzoa 8
48381 Munitibar
(Bizkaia)
Tel: 94 613 39 10
Faxa: 94 616 57 05
E-maila: oizpe@oizpe.com