helburua gaixotasun mentala duten pertsonen integrazioa eta oreka psikopatologikoa lortzea da, behar duten babesa eta arreta eskeiniz. Horrela gaixo honek gizartean pairatzen duten estigmatizazioarekin amaitzeko urratsak ematen ditugu, normalizaziora bidean. Horretarako, diziplina anitzeko profesionak kualifikatuak egiten dugu lan Oizpe egoitzan. Hots, mediku psikiatra, medikuntza orokorreko medikua, psikologoa, gizarte langilea, gizarte hezitzailea, erizainak, auxiliarrak etab.
ez da porrot pertsonala, ez eta gainerakoei bakarrik gertatzen zaien gauza ere. Kausa genetikoak, biologikoak, sozialak eta ingurunekoak izan ohi dira gaixotasun mentalak eta asaldu zerebralak eragiten dituzten faktoreak.
ahalbidetzen dio pertsonari bere baliabide kognitibo eta afektiboak eta erlazionatzeko gaitasuna aprobetxatzea, estresari modu eraginkorrago batean aurre egitea, lan emankorrago bat gauzatzea eta komunitatearentzat ekarpen positiboa egitea.
Asaldu mental eta zerebralek eragotzi edo murriztu egiten dute emaitza horiek guztiak edo batzuk erdiesteko gaitasuna. Beste era batera esanda, asaldu horiek prebenitzeak edo
, gizabanakoaren gaitasunaren erabateko aprobetxamendurako bidea garbitzen laguntzen du.Osasun mentaleko gaixotasunak aipatzekotan,
, deprezioa, esquizofrenia etb. Askotan arazo hau duten pertsonak beraien etxean biziten dira bizi normal baten barruan. Baina, beste kasu batzuetan etxetik kanpo bizi behar dute, zaila izaten delako gaixotasun mentaleko arazoak dituzten persona batzuekin elkarbizitzea (medikazioa hartzea, kontrol ekonomikoa,gaixotasuna onartzea etb.), bai harreman arazoak daudelako medio edota ez dutelako famili sarerik.