Cookie-en Erabilera:
Oizpe.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Jantokia

Oizpe Egoitza - Laguntasuna Osasunean

Heste Inkontinentzia

Heste edo gorotz inkontinentzia ebakuazioen kontrol eza da, ondorioz kakaren kanporaketa, nahigabe ematen da.

JATORRIA

- Idorreri kronikoa, honek ipurtzuloa eta hesteak luzatzen eta ahultzen ditu, ondorioz beherakoa eta kakaren ihesa ematen dira.
- Laxanteen kontsumo kronikoa.
- Hesteetako kirurgia.
- Hesteak beteta dauden sentsazioa ezagutzeko ahalmenaren murrizketa.
- Arazo emozionalak.
- Prostata, ginekologi edo ondeste kirurgia.
- Emakumeetan, ipurtzuloko muskuluen kaltea erditzea dela eta.
- Nerbio edo muskulu kaltea (istripu zerebrobaskular, kolpe, tumore edo erradiazioaren ondorioz).
- Beherako handia, kakaren kanporaketaren kontrola gainditzen duena..
- Hemorroideak edo ondestearen prolapso larria.
- Inguru ezezagunak eragindako estresa.

TRATAMENDUA

Heste inkontinentziaren tratamendua jatorriaren identifikazioarekin hasi behar du.

- Dieta: Alkohol eta kafeina kontsumoa ezabatu. Dietari bolumena gehituz kaken trinkotasuna handitu eta kantitatea murriztu daiteke. Trinkotasuna ematen duten jaki batzuk arroza, banana, jogurta eta gazta dira.
- Tratamendu farmakologikoa: hartzen dituen sendagai guztiak medikuarekin aztertu behar dira, batzuk edo hauen konbinazioak heste inkontinentzia sortu edo areagotu dezaketelako, batez ere pertsona nagusietan.
- Beste terapia batzuk: Kaka batzeko dispositiboak, hesteen berrentrenamendua, etab.
- Kirurgia: Aukera desberdinak daude (ondesteko esfinterraren konponketa, ondesteko barne muskuluaren transplantea, heste esfinter artifiziala eta kolostomi bidezko ondestearen desbideratzea). Kirurgiaren aukeraketa inkontinentziaren jatorri eta pertsonaren osasun egoeraren araberakoa da.

kaixo ...
94 613 39 10
harremanetan
jarri
Olabarri Auzoa 8
48381 Munitibar
(Bizkaia)
Tel: 94 613 39 10
Faxa: 94 616 57 05
E-maila: oizpe@oizpe.com