Istripu zerebrobaskularra burmuineko edozein ataletara doan odoljarioaren etetea da eta batzuetan burmuin isurketa ere deitzen zaio.
- Odolbatu batek burmuinera doan zain baten odoljarioa eteten duenean "istripu zerebrobaskular iskemiakoa" deritzo.
. Odolbatua bertan sortu eta odoljarioa eteten jarraitzen badu "burmuin tronboa" deritzo.
. Odolbatua beste gorputz atal batetik askatu, zainen bidez burmuinera heldu eta odoljarioaren etendura sortzen duenean "burmuin enbolia" deritzo.
- Zain bat apurtu eta odola burmuinera isurtzen denean "istripu zerebrobaskular hemorragikoa" deritzo.
Burmuinera doan odoljarioa, segundo gutxi batzuk eteten bada ez da ez oxigeno ez odolik heltzen, horrek burmuin zelulak hil ditzake eta kalte iraunkorra sortu.
Istripu zerebrobaskularra osasun larrialdi bat da. Berehalako tratamenduak bizitza salbatu edo elbarritasunak gutxitu ditzake.
Garrantzitsua da pertsona ospitaleko larrialdietara eraman eta istripua zerebrobaskularra odolbatu batek edo odol-isuri batek sortu duen jakitea, horrela lehenengo 3 orduen barruan tratamendu egokia ezartzeko.
Tratamendua larritasunaren eta arazoaren jatorriaren araberakoa da. Istripu
zerebrobaskular gehienetan ospitaleratzea beharrezkoa da.
Epe luzerako tratamenduaren helburua funtzionalitatea ahalik eta gehien berreskuratzea eta etorkizunean eman daitezkeen istripu zerebrobaskularrak ekiditea
da. Berreskuratze epea eta tratamenduaren iraupena aldakorra da pertsonatik pertsonara. Sintomen arabera errehabilitazioaren parte izan daitezke:
- Fisioterapia.
- Logopeda.
- Terapia okupazionala.
Aurreikuspena istripu zerebrobaskular mota eta tratamenduaren azkartasunaren araberakoa da. Erabateko sendatzea edo funtzioaren galera iraunkorra eman daitezke.
- Jakien brokoaspirazioa.
- Bizi iraupena moztea.
- Komunikatzeko arazoak.
- Burmuin funtzioen galera iraunkorra.
- Gorputz atal bat edo gehiagoren mugimendu edo/eta sentikortasunaren galera iraunkorra.
- Mugimendu galeraren ondorioz artikulazioen kizkurguneak eta azal ultzerak.
- Hezur hausturak.
- Desnutrizioa.
- Muskuluen espaztizitatea.
- Autozaintza ahalmenaren gutxitzea.
- Erlazio sozialen gutxitzea.
- Sendagaien 2. mailako ondorioak.