Ahultasuna, giharretan indarra galtzea edo gutxitzea da. Ahultasun hori, kasu batzuetan, gorputz guztian eman daiteke, beste batzuetan aldiz, gorputzeko atal konkretu batean; gorputz-adar edo gihar batean (ezbehar zerebrobaskularren ondorioz, esklerosi anitzaren eraginez...).
Ahultasuna subjektiboa izan daiteke. Pertsona, ahul sentitu daiteke baina kasu honetan ez da giharren indar-galtze neurgarria izaten (nukleobakar infekziosoa bezalako gaixotasun kutsagarrien eraginez sortutakoa, gripearen eraginez...). Ahultasun objektiboan, azterketa fisikoa egiten da eta kasu honetan indar-galtze neurgarria izaten da. Egoera hauek, arrazoi ezberdinengatik eman daitezke: gaixotasun metabolikoak, neurologikoak, lehen mailako giharretako gaixotasunak, arazo toxikoak...
Ahultasunaren eragile ezberdinak dauden arren, jatorria zein den ezagutzea ezinbestekoa da, ondoren tratamendu egokia jasotzeko.