Orokorrean, umetan diagnostikatzen da baina 20 urtetik gorakoei ere diagnostikatzen zaie batzuetan. Zergati zehatza ez da ezagutzen baina genetika, birusak eta immunoeskasi arazoak eragina eduki dezakete. Gaur egun ez dago modurik 1 motako diabetesa aurrezaintzeko eta ez dago inolako antzemate frogarik sintoma gabeko gaixoengan.
1. motako diabetesa kronikoa da, bizitza guztirako, eta, pankreak odoleko azukre maila kontrolatzeko nahiko intsulina sortzen ez duenean gertatzen da (glucemia). Intsulina eskasiaren ondorioz, glukosa odol jarioan batzen da zeluletan sartu beharrean. Gorputza ez da glukosa energia bezala erabiltzeko gai, nahiz eta kantitate handia eduki odolean, horregatik intsulina injekzioa beharrezkoa da glukosa horri probetxua ateratzeko.
- Sabeleko mina.
- Hilerokorik ez izatea.
- Nekea.
- Egarria handitzea.
- Gernu jarioaren handitzea.
- Larria.
- Gonbitoak.
- Pisua galtzea apetitua handiagoa izan arren.
- Odolaren azterketak Glucemia maila baraurik (diabetesa, 126mg/dl baino gehiagoko maila bi aldiz izatean diagnostikatzen da). Ahoz hartutako glukosari
tolerantzia (glukosaren kontzentratu bat hartuz, positiboa ematen du bi ordutan 200mg/dl baino gehiagoko maila emanez gero), eta HbA1c maila ( glukosaren neurri bat da, azken bi-hiru hilabeteetan odolean dagoen batez-besteko glukosa neurtzen duena.)
- Gorputz zetonikoen azterketa: Zetonak, gihar eta koipeen deskonposaketak sortuak dira eta kaltegarriak maila altuetan. Zetonen azterketa gernu lagin bat erabilita egiten da. Orokorrean, glucemia maila oso handia denean egiten da.
Epe luzera helburuak honako hauek dira:
- Bizitza luzatzea.
- Sintomak gutxitzea.
- Diabetesarekin erlazionatutako konplikazioen aurrezaintza, itsutasuna, giltzurrun
gutxiegitasuna, kardiopatia eta gorputz-adarren anputazioa.
1 Motako diabetesa duten pertsonek ezin dute intsulina sortu beraien kabuz, eta injektatu behar dute 1etik 4 alditara egunero.Gaixoek, hartzen ari diren intsulina kopurua nola ajustatu behar duten jakin beharrean daude honako egoeretan:
- Gorputz ariketak egiten dituztenean.
- Gaixorik daudenean.
- Jaten duten elikagai eta kaloria kopurua igo edo jaitsi egiten denean.
- Bidaiatzen ari direnean.
Jatorduen plangintza 1 motako diabetes daukatenentzat, koherentea izan behar da, intsulinak eta elikagaiek elkarlanean aritzeko eta horrela glucemia maila erregulatzen
laguntzeko.
Ariketa fisiko erregularrak, glucemia kontrolatzen laguntzen du. Pertsonaren egoera fisikora egokitutakoa izan behar du, egunerokoa, eta azkar xurgatzen diren karbohidratoak dituen elikagairen bat gainean eraman behar da, glucemia larregi jaitsi ezkero hartzeko.
Odol tanta bat hartuz, aztertu egiten da eta emaitza erregistratu egiten da. Jan neurria, intsulina eta ariketen arteko erlazioa erregulatzea posible egiten du eta gaixotasunaren jarraipen mediku bat egiteko oinarrizkoa da.
Diabetesak kalteak eragiten ditu odol basoetan,o nerbioriorik txikienetan eta gorputzeko distaletan, gainera, infekzioei aurre egiteko kapazitatea gutxitzen du. Guzti honek, oinetan izan dezakeen edozein lesiok okerrera egitea ekar dezake. Horregatik, oinen eguneroko zaintzarako eta errebisioak egiteko ohitura hartu beharrezkoa da.
- Arazoak begietan; retinopatia diabetikoa, erretina jaustea glaukoma eta kataratak
barne.
- Arazoak oinetan; aldaketak azalean, gutxiegitasun arteriala, neuropatia eta oinen
deformazio zehatzak.
- Infekzioak azalean, emakumezkoen trakto genitalean, eta gernubideetan.
- Giltzurrunetako gaixotasuna (nefropatia diabetica).
- Kalte neurologikoa (neuropatia diabetica).
- Istripu zerebrobaskularra.
- Gaixo baskularra, arterien blokeoa eta bihotzeko atakeak barne.