Depresioa bizi duen pertsonaren sintoma orokorrak tristura, motibazio eza eta autoestimu galera dira. Oso nagusiak diren pertsonetan arazo hau nahiko orokorra izaten da, hala ere, kasu gehienetan ez da diagnostikorik egiten eta jasotako tratamendua ere ez da egokia izaten.
Adineko pertsonek ez dute esaten depresioaren seinale edo sintomarik dutenik, alde zoro edo ahul gisa epaituak izango diren beldurra sentitzen bait dute.
depresioa arrazoi, gertaera zein momentu ezberdinen ondorioz ager daiteke. Adibidez; emaztea edo senarra galtzea, hurbileko lagun baten heriotza, min eta gaixotasun kronikoak eraginda, mugitzeko zailtasunak izatea, memoria galtzeak sortzen duen frustrazioa sentimendua izatea, leku aldaketara (etxea, 3.adinekoentzako egoitza) egokitzeko zailtasuna, familia barruko aldaketak bizitzea.
- Gogo-aldarte suminkor edo deprimituta egotea.
- Minusbalio sentimendua.
- Eguneroko ekintzen inguruan interesa eta plazerra galtzea.
- Jenio txarra, ezinegona.
- Jateko gogoan aldaketak (normalean jateko gogoa gutxitzen da).
- Pisuan aldaketa.
- Nekea sentitzea.
- Minak.
- Arreta jartzeko arazoak.
- Memoria galtzea.
- Ezohiko pentsamenduak izatea, gehiegizko edo justifikatu gabeko errudun sentimendua izatea.
- Jokabide arduragabea.
- Heriotzaren inguruan ezohiko pentsamenduak.
- Norbere buruaz beste egiteko pentsamenduak, planak edo benetan ahalegintzea
Mediku-tratamenduarekin gaixotasun honi aurre egitea posible da, hala ere, garrantzitsuagoa da diagnostikoa ahalik eta azkarren egitea, egoerak errez egin baitezake okerrera. Adinekoen kasuan egoera zailagoa da Gizarte Zerbitzuen laguntza jasotzeko mugatuta daudenean edota ekintzen inguruko interesa pizten lagun diezaioketen famili edo lagunik ez dutenean. Adinekoen kasuan aipatutako galeren ondorioz, garatutako depresioari aurre egiteko, oso garrantzitsua da gizarte laguntza jasotzea.
arazoei buruz hitz egitean datza. Lan horretan laguntzen duen psikologo zein terapeutakin aritzea oso eranginkorra izan daiteke
Antidepresiboen tratamendua medikuak gainbegiratuta hartu behar da (bigarren mailako ondorioak ekiditeko) eta orokorrean oso lagungarria izaten da adinekoentzat. Adinekoen kasuan, tratamenduaren dosifikazioa, heldu nagusien aldean baxuagoa izaten da eta pixkanaka gehituz doa.