Cookie-en Erabilera:
Oizpe.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Oizpe Egoitza

Oizpe Egoitza - Laguntasuna Osasunean

Alzheimerra

Alzehimerra dementzia mota da, progresiboa (endekapenezkoa) eta etengabea den garuneko gaixotasuna. Gaixotasun honek, memorian, pentsamenduan eta jokabidean eragiten du.

Sintomak, diagnostikoa eta tratamendua

Alzehimerraren garapenaren zergati nagusia ez da guztiz ezagutzen. Hala ere, faktore genetikoek eta ingurugiroak eragina dutela uste da. Arrisku faktore garrantzitsuenak adin nagusikoa izatea eta aurrekari familiarrak izatea omen dira.

Gaixotasun honen diagnotiskoa dementzia sortzen duten zergatietatik aparteko sintoma berezietan oinarrituta egiten da. Norbaitek alzehimerra pairatu duela ziurtasunez jakiteko, hil ostean garun-ehunen lagina hartu eta azterketa mikroskopikoa eginez lortzen da.

Alzehimerrak aldi ezberdinak ditu eta horren arabera gaixoak bizi dituen sintomak ere ezberdinak izaten dira. Hauek dira aldiak eta bakoitzaren sintomak:

1. Hasierako aldia (zahartze aldi natural edo normalarekin nahasten da)

- Esaldiak maiztasunez errepikatzea.
- Gauzak dagokien lekuan ez uztea.
- Objektu ezagunen izenak gogoratzeko zailtasuna.
- Ibilbide ezagunetan galtzea.
- Pertsonalitate aldaketa.
- Lehen disfrutatzen zituen gauza eta momentuekiko interesa galtzea.
- Lehen errazak ziren, lan mentala eskatzen duten zereginak burutzeko, informazio berria barneratzeko eta ohikeriak ikasteko, zailtasunak izatea.

2. Aldi aurreratua

- Ohiko gertaeren xehetasunak ahaztea.
- Bizitza pertsonaleko gertakizunak ahaztea, norbere buruarekiko kontzientzia galduz.
- Arropa egokia aukeratzeko arazoak.
- Haluzinazioak, depresioa eta ezinegona edo urduritasuna.
- Janaria prestatu eta gidatzea bezalako oinarrizko eginkizunak burutzeko zailtasunak.

3. Bukaerako aldia (gaixoak ezin du laguntza gabe bizi). Gehienek:

- Lengoaia ez dute ezagutzen.
- Familiakoak ez ditu ezagutzen.
- Ez dira eguneroko oinarrizko aktibitateak burutzeko gai: jan, jantzi, garbitu...

Alzehimerra ez da sendatzen. Gainera etorkizuneko iragarpena erabateko ezgaitasuna izatea eta 15 urteren barruan gaixoaren heriotzarekin dago lotuta (nahiz
eta ezaugarri orokorrak hauek izan, kasu batetik bestera ezberdintasunak daude).

TRATAMENDUAREN HELBURUAK HAUEK DIRA:

- Tratamendu farmakologiko eta elikadura gehigarrien bidez (B9 eta E bitaminak, antioxidatzaile, sinkgo biloba...) gaixotasunaren garapena geldotzea.
- Gaixoaren jarrera-arazoak, urduritasuna eta nahasmena zuzendu.
- Etxeko giroa aldatu, gaixotasuna bizi duen pertsonari ingurunea erraztuz eta maiztasunez oroigarriez hornituz.
- Familiakoei eta zaintzen dituztenei laguntza eskaini. Alzehimerra bizi dutenentzat zein hauek zaintzen dituzten pertsonentzat laguntza taldeak existitzen dira (laguntza baliabideak bilatzeko eta gaixotasun honekin lotutako gainerako informazioa jasotzeko).

kaixo ...
94 613 39 10
Jatokia
harremanetan
jarri
Olabarri Auzoa 8
48381 Munitibar
(Bizkaia)
Tel: 94 613 39 10
Faxa: 94 616 57 05
E-maila: oizpe@oizpe.com