Cookie-en Erabilera:
Oizpe.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Sukaldea

Oizpe Egoitza - Laguntasuna Osasunean

Esfortzuko Gernu Inkontinentzia

Nahigabeko gernu galtzea da, eztul, doministiku, barre edota gorputz ariketak egiterakoan gertatzen dena. Bixikaren gernubiltzean datza arazoa, gernua kontrolatzen duten giharren (esfinter uretrala) indarra ahultzen denean. Sabeleko presioa handitzen denean, esfinterra ez da gernuaren isuria ekiditeko gai.

ARRISKU FAKTOREAK

- Emakumea izatea.
- Erditzea.
- Eztul kronikoa (bronkitis kronikoa eta asma bezalakoak).
- Adinekoa izatea.
- Loditasuna.
- Tabakismoa.

OSASUNBIDEA

Orokorrean, Ohituren aldatzeak, pisu pelbikoaren ariketa terapiak eta esfortzuzko gernuinkontinentziaren mediku-erabilerak arazoa sendatu beharrean sintomak hobetzen ditu.

OHITURAK ALDATZEA

- Likidoak gutxitu, normala den baino gehiago hartzen badira.
- Loditasun arazoak baditu, pisua jaisteak sintomak gutxitzen laguntzen du.
- Jarduera edo aktibitate maila aldatu, gernuaren ihesa bultzatu dezaketen mugimenduak ekiditeko.

GIHAR PELBIKOEN ENTRENAMENDURAKO ARIKETAK

- Kegel-en ariketak: Gihar pelbikoen etengabeko kontrakzioak egitean datza; egunean zehar sarritan egitea gomendatzen da. Ariketen arrakasta, teknika egoki eta programa erregular batean datza. Ariketa hauek oinarrizkoak dira, tratamendurako zein prebentziorako.
- Kono baginalak.
- Bioberelikadura eta estimulu elektrikoak.

OSABIDE FARMAKOLOGIKOA: Medikamenduek, inkontinentzia txiki eta moderatuetan eragin handiagoa daukate; Honako hauek dira:

- Sendagai antimuskarinikoak: Bixikaren kontrakzioak blokeatzen dituzte eta mediku askok agintzen dituzte hasiera-hasieratik.
- Medikamendu agonista alfa-adrenergikoak: Esfinterra indartzen laguntzen dute eta sintomak hobetzen kasu askotan.
- Imipramina, depresioaren aurkako trizikliko bat, botika alfa-adrenergikoen antzera funtzionatzen du.

OSABIDE KIRURGIKOA: Inkontinentzia mota honen zergati zehatza jakinez gero bakarrik gomendatzen da osabide mota hau.

- Kabestriloaren / euskarriaren prozedura Lehen aukera da emakumezkoen esfortzu sinplearen gernu inkontinentzia tratatzeko eta oso gutxitan erabiltzen da gizonekin.Sabelaldeko azal zati batekin (fascial), euskarri bat egiten da esfintere uretrala estutzen duena, esfortzu mugimendutan gernu isuria saihestuz.
- Kolageno periuretralaren injekzioa: Kolagenoak, uretraren inguraldea lodiago.
bihurtzen du, gernu isuria kontrolatzen lagunduz.
- Konponketa parabaginala: Prozedura hauek, sarritan egiten zaizkie emakumeei bixikak bagina barruan nabarmentzen denean.
- Bixikaren lepo esekidura orratzaren bidez: Prozedurak, bixika finkatu eta sostengatzeko erabiltzen diren estrukturen arabera ezberdintzen dira. Emakumeetan egiten dira soilik eta gero eta gutxiagotan.
- Pubis atzeko Esekidura: Bixika eta uretra altxatzeko egiten diren prozedura kirurgiko multzo bat da.
- Gernu-esfintere artifiziala: Gailu kirurgikoa, gizonezkoen esfortzuaren inkontinentzia tratatzeko erabiltzen dena eta oso gutxitan emakumeetan. Aditu
gehienek, arinago beste tratamendu batzuk frogatzea gomendatzen diete gaixoei.

kaixo ...
94 613 39 10
harremanetan
jarri
Olabarri Auzoa 8
48381 Munitibar
(Bizkaia)
Tel: 94 613 39 10
Faxa: 94 616 57 05
E-maila: oizpe@oizpe.com