Amnesia ezohiko memoria falta eta gauzak ahaztu edo ez gogoratzea da. Zergatiak amnesia nola gertatu den zehazten du; bat-batean izan bada edo pixkanaka agertu bada, aldi baterako bada edo etengabea izango den.
Amnesiaren ohiko zergatiak: zahartzea, alkoholismoa, alzehimerra, gaixotasun edo lesio baten ondorioz izandako garun-kaltea, garun-masak (infekzio edo tumoreen eraginez sortutakoa), depresioa edo trauma emozionala, barbituriko edo benzodiazepina bezalako farmakoak kontsumitzeak, nahasmearekin batera azaltzen den histeria, edozein eratako entzefalitisa, anestesiko orokorrak, lesio edo garezurreko traumatismoa, neuronen galera sortzen duen gaixotasuna, elikadura arazoak (bitamina urritasuna, B12 baxua), konbultsioak, istripu zerebrobaskularra, aldi baterako amnesia orokorra eta lobuluaren kirurgia zelebrala.
Aipatutako zergatien arabera, diagnostikoa zein tratamendua aldatua egiten da baina denei gomendatzen zaie errealitatearen orientazioa lantzea: argazkiak erakutsi, orientatzeko baliagarriak diren objektu eta musika erabili eta berriz gauzak ikasi behar dituztenei lagundu.