Cookie-en Erabilera:
Oizpe.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Oizpe Egoitza

Oizpe Egoitza - Laguntasuna Osasunean

2 Motako Diabetisa

Diabetes mota hau kasu guztien gehiengoak daukana da. Orokorrean nagusitan agertzen da baina gero eta gehiago ari da gazteetan diagnostikatzen.

2. motako diabetesa gaixotasun kronikoa da (bizi guztia irauten du) eta bere funtsezko ezaugarria odolean azukre maila altua izatea da. Gorputzak intsulinari (pankreak jariatzen duen hormona) erabilera normala ez ematean hasten da. Intsulina, glukosa (odoleko azukrea) zeluletaraino eramateko ezinbestekoa da, gero glukosa han energia bilakatzeko. Glukosa ez bada zeluletara sartzen gorputzak ezin dezake energia sortzeko erabili, orduan glukosa larregi geratzen da zainetan eta horrek sortzen ditu diabetesaren sintomak.

ARRISKU FAKTOREAK

- 45 urte baino gehiago izatea.
- HDL kolesterol maila 35mg/dl baino baxuagoa edo triglizerido maila 250mg/dl baino altuagoa.
- Presio arterial altua.
- Haurdunaldiko diabetesaren aurrekariak.
- Aurretiaz ezagututako glukosari intolerantzia.
- Arraza/etnia. Afroamerikar, latinoamerikar eta amerikar indigenek diabetes tasa altuak dituzte.

SINTOMAK

- Ikusmen lausoa.
- Zakil zutitze disfuntzioa.
- Nekea.
- Zoldura ugari edo geldi osatzen direnak.
- Gose gehiago.
- Egarri gehiago.
- Gernu egite gehiago

DIAGNOSTIKOA

- Glukosa maila baraurik: Bi aldiz glukosa maila 126mg/dl baino altuagoa bada diabetesa diagnostikatzen da.
- Ahozko glukosa tolerantzia proba: Glukosa kontzentrazio altua duen edari bat edan behar da eta 2 ordura odolean dagoen glukosa maila 200mg/dl baino
altuagoa bada positibotzat jotzen da.
- Hemoglobina glikozilatuaren (HbA1c) maila: Azken 2-3 hilabetetako glukosa mailaren batezbestekoa adierazten duen neurria da.

TRATAMENDUA

Lehenengo helburua glukosa maila jaistea da. Epe luzerako helburua diabetesarekin erlazionaturiko konplikazioak saihestea da (gorputz-adarrak ebakitzea, itsutasuna, bihotz gaixotasunak, giltzurrun gutxiegitasuna, etab.)

2. motako diabetesarentzako oinarrizko tratamendua ariketa eta dieta dira.

- DIETA ETA PISUAREN KONTROLA: Garrantzitsua da pisua kontrolatu eta dieta orekatua eramatea. 2. motako diabetesa duten pertsona batzuk medikamentu batzuen beharrik ez dute izaten pisua galdu ondoren, nahiz eta diabetesak hor jarraitzen duen. Jatorduen planifikazioa jaki osasungarriak,
kantitate egokietan eta ordu egokietan kontsumitzean datza.
- ARIKETA FISIKO ERREGULARRA: Ariketa fisiko erregularra egiteak gluzemia kontrolatzen laguntzen du. Egoera fisikoari egokitua izan behar du, egunerokoa eta ariketa egiterakoan beti berarekin azukredun zerbait eraman behar du gluzemia larregi jaitsiz gero har dezakeena.
- SENDAGAIAK: Gehiengoak botika bat baino gehiago behar izaten du gluzemia ondo kontrolatzeko.
- NORBERE GLUZEMIA KONTROLAK GLUKOMETROAREKIN: Odol tanta bat ateratzean datza glukometroak haren glukosa kontzentrazioa neur dezan. Norberak etxean burutu eta erregistro bat eramaten da, glukosaren gora beherak aztertzeko. Dieta-medikazio-ariketa erlazioa regulatzen laguntzen du. Ezinbestekoa da gaixotasunaren kontrol medikurako eta pertsonak bere zainketan parte hartzeko.
- OINEN ZAINTZA: Diabetesak zain eta nerbio txikienetan kalteak eragiten ditu, gainera zoldurei aurre egiteko gaitasuna txikitzen du. Guzti honek oinak edozein kalte jasan eta konplikatzeko inguru ezin hobea bihurtzen ditu, horregatik beharrezkoa da egunero oinak aztertu eta zaintzeko ohitura ikastea.

EPE LUZEKO ARAZOAK

- Ateroesklerosia.
- Zain koronarioetako arteriopatia.
- Nefropatia diabetikoa (giltzurrunetako gaixotasuna).
- Neuropatia diabetikoa (nerbioetako gaixotasuna).
- Retinopatia diabetikoa (begietako gaixotasuna).
- Zakilaren zutitze arazoak.
- Hipertentsio arteriala.
- Kolesterol altua.
- Azaleko, emakumeen ernaltze aparatu eta gernu bideen zoldurak.
- Gaixotasun baskular periferikoa.
- Ustekabe zerebrobaskularra.

kaixo ...
94 613 39 10
harremanetan
jarri
Olabarri Auzoa 8
48381 Munitibar
(Bizkaia)
Tel: 94 613 39 10
Faxa: 94 616 57 05
E-maila: oizpe@oizpe.com