Cookie-en Erabilera:
Oizpe.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Gela Multisentsoriala

Oizpe Egoitza - Laguntasuna Osasunean

Hipertentsioa

Hipertentsioak presio arterial altua adierazten du (140/90 baino altuagoa denean, ez badago beste gaixotasun edo arrisku faktore gehigarririk).

Presio arterialaren goiko zenbakiak sistolean (bihotza uzkurtzean) ematen den presioa adierazten du. Altutzat jotzen da uneoro 140-tik gora mantentzen denean. Beheko zenbakiak diastoleko presioa adierazten du, bihotza lasaitzean zainetan dagoen presioa alegia. Altutzat jotzen da uneoro 90-tik gora mantentzen denean. Gehienetan ez da identifikatzen hipertentsioaren jatorria, horri hipertentsio esentziala deritzo. Aldiz gaixotasun, botika edo ohitura jakin batek eragindakoa bada hipertentsio sekundario izenpetzen da.

Faktore askok eragin dezakete presio arterialean, gorputzeko ur eta gatz kantitateak, giltzurrunen, nerbio sistemaren eta zainen egoerak, eta baita hormona desberdinen mailak ere.

SINTOMAK: gehienetan ez da sintomarik izaten, eta hurrengoetariko baten bat agertuz gero konplikazio edo presio arteriala maila arriskutsuan dagoen seinale izango litzateke.

- Nahasmena.
- Paparreko Mina.
- Belarrian zarata edo burrunba.
- Bihotz taupada irregularrak.
- Sudurreko odoljarioa.
- Nekea.
- Ikusmenean aldaketak.

DIAGNOSTIKOA: Hipertentsio arterialaren despistajea burutzen da oinarrizko diagnosi metodo bezala. Despistajea presio altuena duen besoan 3 aldiz, egun desberdinetan, presioa neurtzean datza. Hiru emaitzen, sintomen eta beste arrisku faktore edo gaixotasun laguntzaile izatearen arabera egiten da diagnostikoa.

TRATAMENDUA: Tratamenduaren helburua presio arteriala jaistea da, zailtasunak eragiteko arriskua txikiagoa izateko.

1. Bizi ohituren aldaketa:

- Pisua jaistea, gehiegizko pisua izan ezkero honek bihotzari tentsioa eragiten baitio. Kasu batzuetan pisua jaistea beharrezko tratamendu bakarra izan daiteke.
- Ariketa fisikoa ohiko jarduera bezala burutu.
- Dieta osasungarria. Koipe eta gatzaren kontsumoa gutxitzea eta barazki, zuntza eta fruten kontsumoa gehitzea aholkatzen da.
- Tabakoa ekidin.
- Diabetesa izan ezkero, azukre maila kontrolpean izan.

2. Tratamendu farmakologikoa: sendagai asko daude hipertentsioa kontrolatzeko,
baina bizi ohituren aldaketa eta medikuaren aldizkako kontrola ezinbestekoak dira
hauek hartu arren.

kaixo ...
94 613 39 10
harremanetan
jarri
Olabarri Auzoa 8
48381 Munitibar
(Bizkaia)
Tel: 94 613 39 10
Faxa: 94 616 57 05
E-maila: oizpe@oizpe.com