Cookie-en Erabilera:
Oizpe.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Kamara

Oizpe Egoitza - Laguntasuna Osasunean

Parkinson

Substantzia beltzaren endakatze neuronalak bultzatutako prozesu kroniko eta progresiboa da, honen ondorioz, dopamina mailaren gutxitzea gertatzen delarik. Bere etiologia ezezaguna da eta segur aski faktore askok eragindakoa. Gaixotasun hau azaltzen dutenen batezbesteko adina 55 urte dira baina adin goiztiarragoetan ere ager daiteke.Geldiro garatzen den gaixoa da, diagnostikatu ostean, 10-15 urteko batezbesteko bizi iraupena izaten du (kasuaren arabera aldakortasun handia izaten da).

2. MAILAKO PARKINSONA

Parkinson gaixotasunaren antzekoa da baina kasu honetan, jatorria ezaguna da. Arrazoi ezberdinengatik ager daiteke: botika zehatz batzuk eraginda (haloperidol, metoclopramida eta fenotiazinikoak), nerbio sistemako arazo ezberdinek eraginda, istripu zerebrobaskularraren ondorioz, meningitis edo entzefalitisak eraginda.

SINTOMATOLOGIA

Orokorrean hasiera maltzurra daukanez, batzuetan, diagnostikoa zaila izaten da.

- Dardara: Kasuen %75ak izaten duen lehen sintoma da. Pertsona geldirik dagoenean nabarmentzen da baina jarrera berdina luzaroan mantentzean ere ematen da; loaldietan desagertu egiten da, aldiz, estres egoeretan okerrera egiten du.

- Mugimenduen moteltzea: Mugikortasunerako zailtasuna eta mugimenduaren gutxitzea. Aurpegian dauka eraginik handiena. Mugimendu batzuk egiterakoan, paseatu edota ohean bira ematean zailtasunak sortzen ditu.

- Zurruntasuna.

- Beste batzuk: Jarrera - erreflexuen aldaketa, egonkortasun eta orekaren itxurakeria (ibiltzerakoan hartzen den jarrera: burua eta sorbaldak aurrerantz botata; sarritan erorketak eragiten ditu. eta ohiko "marcha en festinación"), nahaste kognitibo eta neuropsikiatrikoak, loaren nahasmena, mintzoaren eta irenstearen nahasmena...

DIAGNOSTIKOA: Klinikoa da soilik, sintometan oinarritutakoa.

TRATAMENDUA, OSABIDEA.

Osabide ez farmakologiakoa: gorputz ariketak, gaixoa eta bere sendiarentzako laguntza taldeak, eta elikapen egoera on baten mantentzea.

Osabide farmakologiakoak sintomak gutxitu ditzake, baina ez du haien kontrol osoa lortzen normalean. Egun, medikamendu batek ere ez du gaixotasunaren ibilbidea gelditzeko propietate neurobabesgarririk erakutsi. Osabidea hasteko medikamentu eta momentu egokienari buruz ez dago adostasunik, baina gomendagarriena, sintomek gaixoaren eguneroko bizitzan eta bere bizi kalitatean eragiten dutenean hastea da.

Egile batzuk osabidea Levodoparekin hastea gomendatzen dute, gaixotasunaren ibilbidearen hasieran, funtzio motorean emaitzik onena lortzeko. Beste batzuk nahiago dute beste botika batzuk erabili eta Levadoparen erabilera atzeratu, klinikoki egoera latzagoa izan arte. Beste sendagai horiek, agonista dopaminergikoak, agente antikolinergikoak eta COMT eta MAO Baren inhibitzaileak dira.

Parkinsonismoa botika baten kontsumoak eragindakoa bada, sendagai horren onurak sortu dituen sintoma latzak kontutan hartuta, edozein kasutan, medikamentua aldatu edo kontsumoa gelditu behar da. Beste gaixotasun batek eragindakoa bada, gaixotasun honen tratamenduak sintomak gutxitu ditzake.

kaixo ...
94 613 39 10
harremanetan
jarri
Olabarri Auzoa 8
48381 Munitibar
(Bizkaia)
Tel: 94 613 39 10
Faxa: 94 616 57 05
E-maila: oizpe@oizpe.com